2010-2011eko SORKUNTZA: Oroitzapenetik Bidaiarat

Oroitzapenetik Biadaiarat Zazpiak Bat-ek 2010an sortutako dantza, kantu, antzerki eta bertsuak nahasten dituen proiektua da.

Herriko beste elkarteei ere laguntza eskatua izan zaie.

 

OROITZAPENETIK BIDAIARAT (7)

 

Zergaitik proiektu hori ?

Bi helburu nagusi ditu proiektu honek.

  • Dantza taldea berpiztea, gazteei erakutsiz euskal dantza ez dela zaharkitua eta gara daitekela.
  • Dirua biltzea Integrazio Batzordearentzat (irabazitako diru guzia eskaini diogu).(http://integrazio-batzordea.over-blog.com/)

OROITZAPENETIK BIDAIARAT (12) 

 

Emanaldi ugari :

Errepika eta hilabete ainitzen ondotik sorkuntza lehen aldikotz eskaini genuen Saran 2010eko Abenduaren 19an, 550 pertsonen aintzinean.

Orotarat, 100 pertsonek parte hartu dute proiektu honetan.

 

2011eko Apirilaren 4an, Luhusoko Harri Xuri gelan berritz aurkeztu genuen 330 pertsonen aintzinean.

  

Hirugarren emanaldi bat aurrekusia da 2011eko Azaroaren 12an Saran..

 

OROITZAPENETIK BIDAIARAT (16)

 

Istoria:

1956 : Beñat Dakarreruntz doa arrantzarentzat. 4 hilabete berantago, etxera sartzen ari direla, ekaitza batek bidea galarazten die eta horretatik izugarrizko bidai bat hasten da.

Bitartean, Mayik (Beñatekin ezkondu behar dena) herrian itxoiten du…

 

OROITZAPENETIK BIDAIARAT (10)

 

Dantzak :

Ikusgarri honentzat dantza tradizionalak berikusiak izan dira (Batelak, Antilleko kadrilla Lekorneko kadrillan oirarrituz) ; bainan dantza berri batzuk sotuak izan dira ere bai (Ekaitza, Dakar, Argentina, Irlanda, Azken fandangoa).

 

 BATELAK 

 

EKAITZA

 

 

 ANTILLAK

 

 

 

SCOTISH ETA AZKEN FANDANGOA

 

 

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :