ELKARTEAREN AURKEZPENA

  7AK1

Gure elkartea 1972an sortua izan zen Saran.

Gaur egun 6 eta 50 urte arteko 80 kide inguru zenbatzen ditugu (dantzari eta musikari).

  • 6 eta 14 urte arteko 50 dantzari gutti gora behera,
  • 15 eta 30 urte arteko 20 dantzari,
  • 10 bat heldu „Larrain“ eta „Mutxikoak“ ikasten ari direnak,
  • 6 txistulari gazte 11 eta 17 urte artekoak.

 P9150156.JPG

Gure taldearen helburua, dantza eta musikaren bidez gure euskal nortasuna mantentzea da. Horretarako, urtean zehar hainbat kide eta profesionalek dantza eta musika kurtsoak eskaintzen dituzte.

 

Dantzari gazteek, urtean zehar ikasitako dantzak, behin aurkezten dituzte elkartearen erromeriaren egunean.

Helduek aldiz, emanaldifrango aurkezten dituzte ekaina eta iraila artean, bainan bakar batek du benetako arrotasun sentimendu bat sortzen: Sarako Bestetako emanaldiak, Saratar guzien aintzinean.Gipuzkoako fandangoa

 

Horrez gain, euskal dantzaren garapena ikusiz azken urte honetan, 2009tik goiti, taldea sorkuntzari buruz itzuli da, tradizioan oinarrituz.

 

Ipar Euskal Herriko dantza taldeak batzen dituen elkartean (IDB; http://www.idb-idb.com/index.html) parte hartzen dugu ere bai.

 

 

 

 

Betteluren fandangoa

 

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :